martes, 27 de febrero de 2018

Zuhaitz eguna 2018



Egun hauetan, zuhaitz eguna ospatuko dugu. Delegatu berdeek, landatuko ditugu, Txorierriko instituaren komunitate osoaren izenean.

Zuhaitzek funtzio ugari bete ditzakete: tenperatura jaits dezakete itzalak sortuz, hezetasuna eragin, edota kutsadura xurgatu… ingurumena eta kutsadura aldatzeko gai izan daitezke era berean. Baita FRUITUAK eman. Horra hor intxaurrondok intxaurrak, mahatsondoak mahastiak, edota olibondok olibak.
ASTEARTEA, otsailaren 27a
2. saioan lehengo mailako delegatuek bi intxaurrondo landatu dute.
ASTEARTEA 28 edurragatik ezin izan egin.

ASTEARTEA, martxoak 7a
2. saioan bigarren mailakoek intxaurrondo bat eta olibondo bat landatuko dute
3. saioan hirugarren mailakoek  intxaurrondo bat eta mahatsondo bat.
4. saioan laugarren mailakoek, ZIGekoek eta BATx. intxaurrondo bat eta beste mahatsondoa. (azkenean 4. mailakoek azterketengatik lotutak eta landatu gabe gelditu ziren)

Datorren astean, eguraldia hobetzen badu, jazminium landare batzu jarriko ditugu, usainak hobetzeko.






Ganguren mendia ez da ikusten, baina bai Ganguren itxaurrondo.
Gigi jarri berria, hiru urte barru intxaurrak emango ditu. Hartzeko prest.

Rodolfo izeneko hondarribi beltza espezieko mahatsondoa

Ekaitz izeneko intxaurrondoak hiru urte barru intxaurrak emango ditu, dena ondo badoa.






Gure bostgarren intxaurrondoa: elegante!


Eta azkenez, Ateneak emandako zuhaitza. olibondoa jarri dugu, institutuko sarreran. Ateneak Berak zientziak, artea eta nekazaritza sortu zituela esaten da, bereziki olibondoa eta oliba olioa.




Zuhaitzek gure Ama Lurrarekiko duten garrantzia handia da: aldaketa klimatikoa ekiditen, aire garbia arnasten, espezie ezberdinen galera saihesten eta epe luzera, komunitate ezberdinetan ingurumen iraunkortasuna eta ekonomikoa lortzen laguntzen bait dute, biziraupenerako beharrezkoak diren elikagaiez, energiaz eta diru-sarrerez hornituz. Beraz landa ditzagun!. Oso erraza da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario