miércoles, 8 de octubre de 2014

HABITAT EGUNA 2014


 
Aurten Urriaren 10an, ostirala, goizeko 8,30etan klase guztietan ospatuko dugu.


 Aurten aldaketa klimatikoa eta garraioa landuko ditugu. Beste gauza batzuen artean institutuan sortzen dugun aztarna ekologikoa gutxitzen ahaleginduko gara.

Bideoak ikusi:


Aurreko urteetako konpromisoak irakurri (AMAIERAN DOAZ) , ondoren kortxoan kopia itsatsi eta hausnartu (agendakoa bete). Ikasleen agendaren 110. orrialdean daude. Batxilergoan fotokopietan banatuko zaie.

 Konpromisoak irakurtzen diren bitartean, ondo legoke, ondorio errazak ateratzea. (Amaieran doaz)


Delegatu berdea aukeratuta ez balego, aukeratu. Aukeratu diren delegatuen izenekin  posta bat idatzi helbide honetara agenda21@txorierribhi.com



Bertsoa abestu


Atzera aurrera jo eta kean
dugu guk betiko martxa
kotxez, motorrez, abioiz zein busez
zikinduz ur ta eguratsa.
Lurra berotuz, klima aldatuz
doala ez da, ez, txantxa
ganbaran dugun bizikletari
eman egur, kendu hautsa
ondorengoek izan dezaten
lur honetan esperantza (bir)
(Doinua: "Aita izena" Amuriza)