domingo, 2 de marzo de 2014

Natur hondamendiak eta uholdeak. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-5

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Ohiko bihurtu dira, eta zerikusi zuzena dute itsasoko uraren berotze orokorrarekin. Memorian geratu zaizkigu 'Katrina', 'Mitch', 'Wilma', 'Nargis' eta aste honetan bertan Filipinak astindu eta milaka hildako eragin dituen 'Haiyan'
Urtero-urtero ehunka mila lagun hiltzen dituzte uholdeek eta natur hondamendiek, eta horien erdiak klima aldaketarekin zerikusia duten uholdeetan izaten dira. Hala ere, natur hondamendien eta klima aldaketaren arteko lotura zientifikoa zehaztea ez da erraza. Zientzalari batzuek topatu dute, ordea. 'Nature' aldizkariak argitaratu zuenez, Kanadako Ingurumen Ministerioak aginduta, hainbat zientzialarik zehazten dute lotura bi fenomoen artean.
150.000 ordenadore partikularren parte hartzeari eskerrak, zientzialari horiek topatu dute lotura berotze efektuaren eta euri bortitzen intentsitatearen artean, ipar hemisferioan. XX. Mendearen bigarren zatian 24 ordu iraun duten eurite bortitzen hazkundea bat dator berotze efektua eragiten duten gasen isurketaren hazkundearekin. Ez dira, ordea, ipar hemisferioko herrialde industrializatuetan gertatzen ari natur hondamendien kalterik handienak, hego hemisferioko herrialde pobretuetan baino. Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, natur hondamendien kopurua %50 hazi zen 2000ko hamarkadan 1990koarekin alderatuta.
Uholdeak eta eurite bortitzak, baina, ez dira mundu osoan ohikoak. Basamortutze prozesu bortitza ere martxan da, deforestazioarengatik ez ezik, klima aldaketagatik ere. Izan ere, euriteak %10 eta 30 bitartean gutxituko dira erdi latitudeetako eta tropiko lehorretako hainbat eskualdetan, NBEren arabera. Esate baterako, 2000 eta 2005 urteen artean erdialdeko eta mendebaldeko Afrikak 67.800 kilometro koadro lur galdu ditu basamortutzearen ondorioz (Euskal Herriak 22.000 kilometro koadro ditu).

11 comentarios:

  1. Ez dugu asko ulertu baina, ulertu duguna oso interesgarria iruditu zaigu eta etorkizunean gertatuko denaz pentsaraztea eragin digu.

    ResponderEliminar
  2. Ez dugu asko ulertu baina, ulertu duguna oso interesgarria iruditu zaigu eta etorkizunean gertatuko denaz pentsaraztea eragin digu.

    ResponderEliminar
  3. Oso interesgarria izan da. Azkenengo parrafoan imformazio gehiago ematea, horri buruz ez dakigulako asko eta gehiago horretaz jakiteko.

    ResponderEliminar
  4. Irati .O, Ariane.U eta Inhar4 de junio de 2014, 3:21

    Kaixo:

    Testua irakurri eta adoz gaude testuarekin. Azkenean ez dakigu zer gertatuko den. Urtero jende asko hiltzen da uholdeak edo natur hondamendiengatik eta herriak ere suntsitu egiten dira. Guri gertatuko bazitzaigun ziur jendea negutegi efektua gutxiagotzen lagunduko zuela . Eta ahaleginduko gara negutegi efektu hori gutxiagora eramaten.

    ResponderEliminar
  5. Ez dugu ulertu baina seorsertzo bai. Eta ulertu duguna oso interesgarria da.

    ResponderEliminar
  6. Pertsona asko hiltzea ez da bidezkoa, dokumentu hau oso interesgarria da.

    ResponderEliminar
  7. Testu hau oso interesgarria iruditzen zait. Klimaren eraginak urtean hainbat hildako asko sortzen ditu, uholde eta natura hondamendiengatik. zientzilariek topatu dute lotura berotze efektuaren eta euri bortitzen intentsitatearen artean.

    ResponderEliminar
  8. Testu hau oso interesgarria iruditzen zait. Klimaren eraginak urtean hainbat hildako asko sortzen ditu, uholde eta natura hondamendiengatik. zientzilariek topatu dute lotura berotze efektuaren eta euri bortitzen intentsitatearen artean.

    ResponderEliminar
  9. Testu hau oso interesgarria iruditzen zait. Klimaren eraginak urtean hainbat hildako asko sortzen ditu, uholde eta natura hondamendiengatik. zientzilariek topatu dute lotura berotze efektuaren eta euri bortitzen intentsitatearen artean.

    ResponderEliminar
  10. Kaixo:
    gure ustez testua oso interesgarria da.Urtero uholde eta hondamendi asko egoten dira eta zientzialariek beroketa efektuaren eta uholdeen artean dagoen lotura aurkitu dute. honen odorioz gende asko hiltzen da.

    ResponderEliminar