domingo, 2 de febrero de 2014

Izotzak eta glaziarrak. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-1

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52

Desagertzen ari dira urtetik urtera munduko izotz eta glaziarrak. Gutxienez 1992tik antzeman zieten zientzialariek izotzen urtzeari, baina prozesua lehenagotik dator. Esate baterako, Artikoak bere izotz gunearen erdia inguru —iturri batzuen arabera gehiago, esate baterako, Greenpeaceren arabera, hiru laurdenak— galdu du hiru hamarkadetan. 2012Ko irailean eman zuen inoizko izotz geruzarik txikienaren neurketa: 2,12 milioi kilometro koadro. 1979an zortzi milioi kilometro koadroko batez besteko hedadura zuen izotzak Artikoan. Munduko izotz geruzarik handienetakoa dauka Patagoniak, esate baterako.
Berriki ohartarazi du NASA agentziak izugarri azkar urtzen ari direla hango glaziarrak. Esate baterako, Upsala glaziarrak, Patagoniako hirugarren handienak, hiru kilometro koadro galdu zituen hamarkada eskas batean, 2002tik 2013ra. Antzeko joera ikusi da Patagoniako beste zenbait glaziarretan ere, adibidez, Jorge Montt glaziarrean, Txilen. 


Europan ere prozesua antzekoa da. Alpeetako glaziarrak hedaduraren heren bat galdu dute 1950etik hona. Euskal Herritik gertuago, Pirinioetan ere, 45 kilometro koadro okupatzen zituzten glaziarrek XX. mendearen hasieran eta 2005. urtean bost kilometro koadro eskas besterik ez zuten neurtzen. Tenperatura orokorraren berotzeak eragin du izotzaren urtzeak. Izan ere, izotz guneak eta glaziarrak oso ekosistema hauskorrak dira. Europako Espazio Agentziak emandako datuen arabera, hiru gradu berotu da tenperatura Siberian 1950etik, eta horren ondorioz hango izotz iraunkorraren tamaina asko gutxitu da, Frantzia bezalako lurralde bat halako bi. Mende honen erdirako Artikoko izotzak betirako ur daitezke ari dira ohartarazten zientzialariak, izan ere, Ipar poloko tenperatura 6-8 gradu igo daiteke mende bukaerarako.

8 comentarios:

  1. Oso harrigarria iruditu zait testua.

    ResponderEliminar
  2. zerbait egin behar da glaziarrak ez urtzeko guk ere ados gaude

    ResponderEliminar
  3. gu ere bat gatoz, zerbait egin behar dugu glaziarren arazoa konpontzeko

    ResponderEliminar
  4. Oso interesgarria iruditu zaigu, eta horrekin guztiz ados gaude.

    ResponderEliminar
  5. Oso interesgarria iruditu zaigu, eta horrekin ados gaude.

    ResponderEliminar
  6. Oso interesgarria iruditu zaigu. Erabat ados gatoz esaten duenarekin,zerbait egin behar dugu arazo horri aurre egiteko.

    ResponderEliminar
  7. Testua oso interesgarria izan da eta gu ere testuarekin ados gaude.

    ResponderEliminar