domingo, 9 de febrero de 2014

Itsasoko uren igoera. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-2

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Izotzen urtzearen eta zabaltze termikoaren ondorioz —biak ere erregai fosilek eragindako berotegi efektuak eragindakoak— itsasoko uren igoera zenbatekoa izango den eztabaida handiak eragiten ditu zientzialarien artean. Klima Aldaketarako Gobernu Arteko Panelaren arabera, 18 eta 59 zentimetro artean igoko da itsasoaren maila mende honetan. NASAko klimatologoek, baina, askoz ere egoera txarragoa iragarri dute, alegia, 2,25 metroko igoera: 45 zentimetro igoko lirateke glaziarren urtzearen ondorioz, 90 zentimetro Groenlandiako izotzaren urtzearengatik eta 90 zentimetro Antartidako izotzaren desagertzeagatik. Hain aurreikuspen ezberdinak daude ez dagoelako garbi zenbatekoa izango den tenperaturaren igoera.
Edonola ere, ur maila igotzeak lur asko ureztatuko ditu, eta horrek 634 milioi herritarrengan eragin zuzena eduki dezake. Izan ere, horiek itsasoko altueratik hamar metrora baino gutxiagora bizi dira. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen arabera, itsasoko urak 50 zentimetro igotzeak uholdeak ekarriko lizkieke 150 milioi laguni, bereziki enbata dagoenean. Euskal Herria ere ez da salbuespena izango.
Lapurdiko eta Akitaniako 150 zientzialarik egindako ikerlan baten arabera, 50 zentimetro eta metro bat artean igoko da uren maila Lapurdiko kostaldean. Azti-Tecnaliaren arabera, 1950etik 1,8 milimetro urteko ari da igotzen itsasoaren maila munduan.
Mundu mailako igoera hori baino handiagoa da euskal kostaldean, 2,1 miliimetro 1943tik 2004ra (10 zentimetro 50 urtean). Horren ondorioz hiru hektarea galdu dute hondartzek Gipuzkoan mende erdi horretan, itsasoaren eskuetan. Alabaina, prozesu hori azkartzen ari da, eta 1993tik hiru milimetro ari da igotzen urtero. XXI. Mende bukaeran 50 zentimetro inguru haziko da itsasoaren maila Bizkaiko Itsasoan, Azti-Tecnaliaren arabera. Gipuzkoan 110 hektarea lur hartuko lituzke itsasoak eta 34 hektarea hiri.
Eta Itsasoko maila igotzeaz gain, tenperatura ere igotzen ari da. Horren ondorioz, hemen bizi izan diren hainbat espezie iparraldera aldatzen ari dira, eta hegoalderago bizi zirenak hona etorri dira bizitzera. Horrek ondorio handiak ditu ekosistemetan, eta, oraindik ere, zientzialariak haien ondorioei beha daude.

7 comentarios:

  1. txorijanireuribarri ; txorijunegardoki3 de junio de 2014, 3:32

    Oso interesgarria iruditu zaigu. Planeta asko kutsatzen dugunez, tenperatura igo egiten ari da eta horrek ur-maila igotzea eragiten du. Gainera ekosistema aldatzen ari da eta horregaitik zerbait egin behar dugu gure planetaren ingurumena hobetzeko.

    ResponderEliminar
  2. txorijanireuribarri; txorijunegardoki3 de junio de 2014, 3:34

    Oso interesgarria iruditu zaigu. Planeta asko kutsatzen dugunez, tenperatura igo egiten ari da eta horrek ur-maila igotzea eragiten du. Gainera ekosistema aldatzen ari da eta horregaitik zerbait egin behar dugu gure planetaren ingurumena hobetzeko.

    ResponderEliminar
  3. Oso interesgarria iruditu zaigu. Planeta asko kutsatzen dugunez, tenperatura igo egiten ari da eta horrek ur-maila igotzea eragiten du. Gainera ekosistema aldatzen ari da eta horregaitik zerbait egin behar dugu gure planetaren ingurumena hobetzeko.

    ResponderEliminar
  4. oso instruktiboa, baina gaia ezaguna da eta kontzientzian dugu

    ResponderEliminar
  5. Mundua zaindu behar dugu.Birziklatu behar da,zuhaitz gehiago landatu eta gutxiago kontaminatu behar dugu.Kotxe elektrikoak erabili behar ditugu kutsadura murrizteko.Horrela ozono geruza ez da apurtzen eta lurra ez da gehiago berotuko.

    ResponderEliminar
  6. Planeta asko kutsatzen dugunez, tenperatura igo egiten ari da eta horrek ur maila igotzea eragiten du. oso interesgarria dela iruditu zaigu.

    ResponderEliminar
  7. Oso interesgarria iruditu zaigu. Gai hau ezagutzen genuen lehendik.

    ResponderEliminar