domingo, 16 de febrero de 2014

Ekosistemen desagertzea. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-3

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52

Berotzeak eragin handia izango du munduko ekosistemetan. Haietako batzuk ari dira jadanik berotze orokorraren kalteak pairatzen. Hala, tropikoetako espezieek pairatuko dituzte kalteak azkarren, ez baitaude ohituta tenperatura aldaketetara. Dagoeneko koralezko uharriak ari dira pairatzen klima aldaketaren ondorioak. Haietako asko ari dira desagertzen, eta berotzeak jarraitzen badu litekeena da munduko guztiak desagertzea, zientzialariek ohartarazi dutenez.


Beste ekosistemetan izango den eraginari dagokionez, zaila da neurtzea zer eragin izango duen klima aldaketak,  tenperatura igotzea ez delako berdina izango planeta osoan. Edonola ere, espezieen galera gaur egun erritmo naturalean baino 1.000 aldiz azkarrago gertatzen ari da, lau faktore nagusirengatik: klima aldaketa, kanpoko espezieen inbasioa, gehiegizko ehiza eta gehiegizko arrantza. Natura Babesteko Nazioarteko Batasunaren (IUCN) zerrenda gorriaren arabera, txorien espezieen %12, ugaztunen %23, anfibioen %32 eta dordoken %42 desagertzeko arriskuan dira: 16.928 espezie berriki zentsatu dituzten 44.838 espezieetatik. Desagertzeko arriskuan diren ia 17.000 espezie horietatik 3.246 egoera kritikoan daude. Horietatik batzuk klima aldaketak zuzen-zuzenean mehatxatzen ditu, WWFk adierazi duenez: hartz polarra, pinguinoa, Bengalako tigrea, mortsa, hegaluze gorria, hipopotamoa, mendiko gorila, albatroa, itsas dordoka eta koralezko uharria.

8 comentarios:

  1. testu hau oso ondo dago. berotegi efektua egiten dituen kalteak ohartarazten ditu eta oso ondo dago. nik uste dudanez zerbait egin ahal da hau konpontzeko

    ResponderEliminar
  2. Gure iritziz, garrantzi gehiago eman behar diogu, animalia gehiago ez desagertzeko, eta horretarako arau batzuk beharrezkoak dira eta gizakiaren interesa ere bai.

    ResponderEliminar
  3. Gure iritziz, naturari garrantzi gehiago eman behar diogu, horretarako zenbait arau jarri behar dira eta gizakien interesa ere bai.

    ResponderEliminar
  4. Gure iritziz, naturari garrantzi gehiago eman behar diogu, eta horretarako, zenbait arau jarri behar dira eta gai honekiko gizakiaren interesa ere bai.

    ResponderEliminar
  5. Denok urte batzuk gertatu litekeen hondamendi hau aldatzen saiatu behar gara. Batzuk ez diogu garrantzi handia ematen baina ez dakigu nolako arazoa izan daitekeen.

    ResponderEliminar
  6. Gu ez gara ohartzen baina hainbat animali hiltzen hari gara. Ezin dugu horrela jarraitu eta zerbait aldatzeko ordua iritsi da eta horretara konprometitu behar gara.

    ResponderEliminar
  7. Ez dugu ehiza egin behar, animaliak gutxitzen ari direlako aldaketa klimatikoagatik. haien ekosistemak mantendu behar ditugu

    ResponderEliminar
  8. Gure uztez oso garrantzitzua de animaliak ez dezagertzea beztela guk era dezagertuko ginateke


    Iker Rey eta Aitor Sorando

    ResponderEliminar