Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da, aldaketa klimatikoa dela eta
2012/08/02
Lurrazaleko tenperatura egun batean zehar zenbait gradu aldatu daiteke, hori dela eta, tenperatura aldaketa horiek hutsalak dirudite. Itsasoan ez da hori gertatzen, uretan tenperatura aldaketak geldoago gertatzen direlako. Itsasoko uraren tenperaturak gradu bat igotzeak, aldaketa klimatikoaren ondorioetatik eratorritako hainbat faktoreekin batera, zenbait alga espezieren biziraupenean eragin negatiboa izango duten aldaketa esanguratsuak eragin dituzte.
Artikulua Estuarine, Coastal eta Shelf Science aldizkari zientifikoan argitaratu da. Ikerketa taldeak egindako azken ikerketen ondorioen arabera, aldaketa klimatikoari dagokionez, algak organismo oso sentikorrak dira, eta horren adierazle gisa erabilgarri izan daitezke.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2338/unai-pascual
http://www.argia.com/argia-astekaria/2338/klima-aldaketa-hemen-dago-jada-soluzioak-oraindik-ez