jueves, 11 de abril de 2013

Apirilaren 22a: LURRAREN EGUNA


M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian
Kuku! Kuku! Azken urteotan kukuaren lehen kantuak pesetarik gabe harrapatu, eta urtean zehar ere antzera ibili, dio kondaira zaharrak. Dena dela, kondairak alde batera utzita, kukuaren kantu ospetsuak neguko geldialdiaren ondoren udaberrian gaudela gogorarazten digu. Bizitzaren oparotasunaren garaia da hau eta Euskal Herriko bazterrak, lorez beteta, ezin politago daude. Artzainak berriz, Gorbeia, Aitzgorri, Aralar, Urbasa eta Pirinioak aldeko gainei begira ditugu, elurra noiz desagertuko zain. Izan ere, eguraldiak laguntzen badie, hilabetearen bukaera aldera edo, euren aziendak hartu eta goiko larreetara abiatuko dira.



Apirilaren 22a: LURRAREN EGUNA

Ingurumen konzientzia garatzea nahi du, egun honek, 1970 lehen aldiz ospatu zen Kanada eta Estatu Batuetan. Helburua lurreko biztanleok planetaren egoeraren eta kutsaduraren inguruan gogoeta egitea eta kontzientziatzea da.

Lurraren eguna jende askoren mugimenduarengatik egiten da, eta ez dago erlazionatua politikari, botere erlijioso edota ideologikoekin... Egun horretan jendea elkartu egiten da, erakundeen aurrean gogoeta egiteko eta protestatzeko. Lurraren egunean ekintza asko ere egiten dituzte.

Lurra gure bizilekua da, unibertsoko zati txiki bat bakarrik gara, komunitate batean bizi gara, Lurra bizirik dago, eta gu bertan bizi gara. Denon interesa delako, lagundu dezagun kusadurari aurre egiten!

konpostatzen


Eman izena! Zure hondakin organiko biodegradagarriak kalitatezko konpost bihurtuko dira.
Bete ezazu otsail amaieran etxeko buzoian jaso zenuen liburuxkan duzun kupoia, eta sar ezazu hemen aurkituko duzun kutxan:
Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko udaletxeak, Lezama, Sondika eta Loiuko liburutegiak, edo Derioko Kultur Birika.
Etor zaitez hitzaldi informatibora eta eman bertan zure datu pertsonalak:
  • Zamudio: Zamudiotorre, otsailak 28, 19:00.
  • Lezama: Uribarri Topalekua, martxoak 1, 19:00.
  • Sondika: Kultur Etxea, martxoak 4, 19:00.
  • Larrabetzu: Anguleri, Kultur Etxean, martxoak 5, 19:00.
  • Loiu: Liburutegia, martxoak 6, 19:00.
  • Derio: Kultur Birika, martxoak 7, 19:00.
Sar zaitez webgune honetara: www.ontzimarroia.com eta bete ezazu formularioa.
Informazio gehiago izateko:
Telefonoa: 672 367 027


hala ere...