martes, 28 de febrero de 2012

Potetatik lurrera...




Eguna aski luzatu du eta aspaldiko partez, eguzkiaren berotasunaz gozatzeko aukera izan dugu. Goialdeko elurrak azkar asko urtzen ari dira eta ibaien igoera nabarmena da. Bide-bazterrak San Jose lorez bete dira, zenbait zuhaitz loretan daude eta beste askoren kimuak ere lehertzear ditugu. Etxeko leihotik nekazariak baratzetako belarrak kentzen, ongarritzen eta goldeatzen ikus ditzaket eta etxe aurreko lizarran, zozo batek jo eta ke abesteari ekin dio. Zer adierazten ote dute zantzu hauek guztiek? Bai horixe, jaun-andreok, udaberria! Animalia guztiak, gizakia barne, txoratzen diren sasoia... eroaldia!



Gure Institutuko geletan, urrian, habitat egunean, landatu genituen hainbat hazi, orain aterako dira. Gaztaina, aritzaren ezkurra eta intxaurrak yogur potetan jarri genituen, dena ondo joan bada eta ureztatu baditugu ere… landaretxoa begi bistan izango ditugu. Nola dago zuen geletan? Zaindu duzue?



Laster zuhaitz eguna (martxoaren 21?) ospatuko dugu, eta kanpoan jartzeko unea izando da, haiek bakarrik ez, baita zuhaitz batzuekin batera. 

Horra hor urrian egindako bertsoa 


Pentsatu deigun mundu honetan
Zelakoak behar  dogun izan
Sortzen gabiltzan  kutsadura hau
luzaro ezin dogu jasan.
Arbolak ere bizi daitekez
Beste bizidunen gisan
Ondo zainduta berarekin bat
Batera hasi gaitezan.

 BERTSOTALDEA peio josepe doinua