lunes, 30 de mayo de 2011

BIODIBERSIKA 2011





Biodibersika jaialdi bat da eta Biodibertsitatearen garrantziaren gaineko kontzientziazioa sustatzea du helburu. Horretarako, musika erabiliko du adierazpide gisa. Mota eta jatorri askotako musikak bilduko dira ahal besteko dibertsitatea lortzeko, eta, horrela, musikaren barruko berezitasunen, ñabarduren edo interpretazioen garrantzia erakutsiko da, gauza bera gertatzen baita biodibertsitatea osatzen duten gizabanako, espezie eta ekosistemekin.